Faltsua izan daiteke Gasteizen emakume batek salatu zuen jipoia
Urriaren 24an emakume batek lau mutilen artean jipoitu zutela salatu zuen. Voxeko hautagai izandakoa zen emakumea eta jipotu zutenak “etorkinak” zirela salatu zuen. Gaur-gaurkoz, segurtasun kamaretan inolako frogarik aurkitu ezin dela eta, delituaren itxura egitea egotzi diote emakumeari.
