Adin txikikoak dituen familia bat etxegabetu du Gasteizko Udalak
Hustutako etxebizitzaren jabea Ensanche 21 udal enpresa da. Elkarretaratzea egin zuten atzo egoera salatzeko.
Gehiago…
Gehiago…
Hustutako etxebizitzaren jabea Ensanche 21 udal enpresa da. Elkarretaratzea egin zuten atzo egoera salatzeko.
Greba eguna goizeko lehen orduetan hasi zuten piketeekin eta hamabietan manifestazioak egin zituzten Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Bilbon. Euskararen aurkako «oldarraldi judizial eta politikoa» salatzeko eta hezkuntza euskaldun propioa aldarrikatzeko elkartu ziren Ikamak deituta.
Labrazako berehalako obrak eta alderdi politikoen jarrera kritikatu dituzte elkarretaratzean, tailer instituzionalak enpresa energetiko handiei mesede egiteko «aurpegi garbiketa» gisa kalifikatuz.
Euskararen zentraltasuna aldarrikatuko dute, sistema autonomo eta euskaldun baten baitan, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan deitu duten greba egun honetan.
Epaileak adierazi du antiabortistak otoitz egiteko elkartu zirela eta ez zutela inor jazarri. Abortu eskubidearen alde mobilizatzera deitu du Itaiak ostiralean.
Udal azpikontraten inguruko bideo erreportajea aurkeztuko dute hurrengo hilabetean zehar. Arana, Zabalganan eta Aldaben proiektatuko dute.
Greba deialdia egin du Ikamak hezkuntza euskaldunaren aldeko dinamikari bukaera emateko. Ostegunean egingo dute ikasle greba eta manifestaldiak egongo dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan.
Arabako Sendagileen Elkargoak bat egin du Euskadiko Medikuen Sindikatuak deitutako grebarekin. Larrialdiak eta atzeraezinak diren patologiak artatuko dituzte bakarrik.
Datorren urtera begira, PPk erdira jaitsi nahi ditu euskara sustatzeko aurreikusita dagoen diru partidak, milioi bat euroko murrizketak proposatuz.
Gaur irekiko ditu Herri Dendak ateak eta egunero irekiko da urtarrilaren seira arte. Bertan Gasteizko herri mugimenduko material anitz erosteko aukera izango du gerturatzen den pertsona orok. Azoka herrikoia Aiztogile kaleko 35. zenbakiko behe solairuan dago kokatua.
2025eko edizioak bi gune berri estreinatuko ditu, Palestinari aipua egin eta aurkezpen zein kontzertu anitzez josia egongo da.
Gertaera 2023ko martxoan eman zen Zabalgana auzoan, bi udaltzainek hamasei urteko Aimar gaztea zebrabide bat ez errespetatzeagatik atxiki eta eraso zutenean.
Auzoan Bizi etxebizitza sindikatuko kideak Alokabideko Gasteizko bulegoetara bertaratu dira bi familiaren etxegabetze prozesuak salatu eta hauek kalean gera ez daitezen konponbidea exijitzeko. Samira eta Hamiden familietan guztira lau adin txikiko daudela gaineratu dute. Alde batetik, Alokabidek Hamid eta bere familia etxegabetu nahi ditu, eta bestetik, berralokatzaileak Samirarena.