[ARGAZKI GALERIA] Ehundaka lagunek exijitu dute “justizia” udaltzainek jipoitutako gaztearentzako
400 pertsona baino gehiago bildu dira Gasteizen orain aste batzuk bi udaltzainek jipoitu zuten gaztearekin elkartasunez “justizia” exijitu eta polizien “inpunitatea” salatzeko.
Gasteizko bi udaltzainek, 4403 eta 4531 zenbakidunek, 16 urteko mutil gazte bat lurrera bota eta jipoitu egin zuten sudurra apurtzeraino, patinete elektrikoan zebilela zebrabide bat gurutzatu eta ihes egiten saiatzeagatik. Lekuko batek grabatu egin zuen jazotakoa.
Gurasoek salaketa jarri dute (Udalak ez du ofizioz egin) eta ikerketapean daude bi udaltzainak. Hala ere, joan den astean Segurtasun Zinegotziak esan zuen ez zutela ardurarik hartuko epaileak hala agindu arte eta “errugabetasun presuntzioa” eskatu zuen polizientzako.
Gaur elkarretaratzean elkartu den jendeaz gain, Zabalganako hezkuntza-komunitateak ere babesa adierazi zion ohar batean gazteari.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!