Andoni Olariaga (Iratzar): “Herrigintzan bulkada berri bat behar da”
Iratzar Fundazioak Erria aldizkariaren 2. alea aurkeztuko du azaroaren 27an, asteartea, Hala Bedi Tabernan. Hortaz hitz egiteko Andoni Olariaga izan dugu Hizpidean, Iratzar Fundazioko kide eta Erria aldizkariko zuzendaria.
Erria aldizkariaren helburuen inguruan hitz egin dugu berarekin, eta baita ale honek dakartzan edukiei buruz ere. Herrigintzaz, Txabi Etxebarrietaz eta beste hainbat konturi buruz hitz egin digu Olariagak.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!