Ana Perez (Steilas): “Egun geletan dauden kopuru eta ratioekin ezin da segurtasuna bermatu”
Hezkuntza Greba deitu dute hainbat sindikatu eta eragilek Irailaren 15erako.
Ikasturte berria hasi da, zalantza eta ezjakintasunez inguratua. Hezkuntza munduko eragile ezberdinek baliabide eskasia salatu dute, eta segurtasuna bermatzeko ezintasuna azaleratu. Aurrez aurreko hezkuntzaren aldeko apustua egin dute, baina horretarako beharrezkoak diren neurriak, finantzaketa eta ratio aldaketak ez dira heldu.
Mobilizazioak iragarri dituzte, irailaren 15eko greba egunarekin amaituko direnak. Ana Perez Steilas sindikatuko bozeramailea izan dugu gaur Hizpidean, arazoaren nondik norakoak eta konponbide posibleez hitz egiteko.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ana Perez (Steilas): "Egun geletan dauden kopuru eta ratioekin ezin da segurtasuna bermatu"00:32:00
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!