Adur Fernandez, atxilotzeko agindua duen gaztearekin, elkarrizketa AskeGunetik
Zebrabidea saioan Adur Fernandezekin hitz egin dute, Donostiako bulebarretik. AskeGuneko egoeraz mintzatu da Fernandez. Aitortu du “tentsioak gora” egin duela atxilotze agindua eman dutela jakin dutenetik. Fernandezek jasotako babesagatik esker oneko hitzak izan ditu. Beste zazpi lagunekin batera dago atxilope mehatxupean, Segiko kide izatea egotzita.
Adur Fernandezek bere istorioa kontatu du Zebrabidean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!