Protesta egin dute Gaubean makroproiektu energetikoen aurka
“Arabako Haranak ez daude salgai” aldarrikatuz bildu ziren atzo Gaubean. Solariak eta beste makroproiektu batzuek lurraldea “kolonizatu” eta balio agrologiko handiko lursail zein herri-lurrak desjabetzen dituztela salatu dute.
