Gasteizko Judimendin enpresa batek etxebizitzak gelaka berralokatzen dituela salatu du hainbat eragilek
Judimendi auzoko hainbat eragilek ohartarazi du Elige tu cama negozioa zabaldu berri dutela auzoan. Rent to rent estiloko enpresa da. Salatu dutenez, horrelako enpresek etxebizitzako gelak alokatzen dituzte, elkartzeko espazioak desagerrarazten dituzte eta kontrola sustatzen dute. Enpresa espekulatzaileen asmoa etxebizitza bakoitzari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzea eta auzotarrak pobretzen jarraitzea dela kritikatu dute. Eragileek “auzotik kanpo” nahi dute negozio mota hori.
