2018an erabakitzeko eskubidea gauzatzeko, indarrak jarriko ditu Gure Esku Dagok ikasturte honetan Gasteizen
“Gasteizen erabaki nahi dugu” bideoa aurkeztu dute, 300 bolondresak lortze aldera. Ikasturte honetan zehar, bederatzi hilabeteko konpromisoa hartzeko prest dauden herritarrak behar ditu Gure Esku Dago Gasteizek.
Erabakitzeko eskubidearen alde 4.500 sinadura bildu ostean, Gasteizko Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidea praktikara eramateko garaia dela uste du. Horretarako, data zehatzik finkatu gabe, 2018. urtean Gasteizen herri galdeketa bat egiteko asmoa azaldu dute behin baino gehiagotan.
Hau posible egiteko, hasi berri dugun ikasturte honetarako 300 bolondres behar ditu Gure Esku Dago Gasteizek “gure hirian pauso demokratikoena emateko”. Argitu dutenez, bederatzi hiabeteko konpromezua bilatzen dute eta kontaktuan jartzeko modu ezberdinak jarri dituzte horretarako:
- Telefono zenbakia: 672283038
- Emaila: gasteiz@gureeskudago.eus
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!