1990eko Irunberriko gertakariei buruzko liburua aurkeztuko dute ekainaren 26an
"Irunberri, 1990: Arroilaren negarra" liburua aurkzetuko du Pako Aristik astelehenean, eta Joseba Sarrionandia bertan izango da gonbidatu bezala.
1990eko ekainaren 25ean, Irunberriko arroilan, ETAko hiru militante atxilotu zituen Guardia Zibilak, eta horietako bi hil egin ziren: Jon Lizarralde, eskuineko lokian tiro bat zuela hila; eta Susana Arregi, ezkerreko lokian bi tiro jasota. Hirugarren kide batek, German Rubenachek, begi batetik itsu utzi zuen tiro bat zuen. Bertsio ofizialak suizidioak izan zirela esan bazuen ere, ez da inoiz argitu.
Pako Aristik liburu bat idatzi du gertakari hauen inguruan, eta astelehenean, ekainaren 26an, aurkeztuko dute Ignacio Aldekoa Liburutegian 19:00etan. “Irunberri, 1990: Arroilaren negarra” du izena liburuak, eta egileaz gain Joseba Sarrionandia ere bertan izango da aurkezpenean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!