Uhintifada: Uhintifada 162: Palestina, harria eta olibondoak. Bingen Amadozekin bere liburuaz solasean
Aste honetako atalean Bingen Amadoz kazetari eta idazlea izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Bingenek duela bi urte Palestinan egindako bidaian izandako bizipenak “Palestina. Harria eta olibondoak” izenburu duen liburuan bildu ditu. Sodepaz eta Alternative Tourism Group erakundeek antolatutako ibilbidean Zisjordania, Jerusalem, 48ko eremuak eta Golango gailurretako errealitateak bertatik bertara ezagutu eta liburua osatzen duten 30 istorioetara eraman ditu. Harekin izandako solasaldian Palestinatik ekarritako bizipen horiek izan ditugu mintzagai: harresia eta bestelako apartheid azpiegiturek eguneroko bizimoduan duten eragina, errefuxiatuen oroimen historikoari eusteko gaitasuna, kolonoen bortizkeria, Hebrongo apartheid egoera muturrekoa, ura eta baliabide naturalen lapurreta… eta batez ere, Palestinan barrena egindako bidai baten sentipenak eta gogoetak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!