Poeta madarikatuak: Poeta madarikatuak | Iparrorratzari jarraika [1×12]
Irudiak: ezkerraldean, benetako Chris McCandles, Into The Wild liburuaren oinarri izan zena eta eskumaldean, Henry David Thoreauk Waldenen eraikitako etxola.
Kaixo poetazaleok! Gaur, landu dugun genero batera bueltatuko gara, herrialde ezagun eta ezezagunetara bidaiatuko gara eta lurralde misteriotsu eta abentura anitz biziko ditugu, beraz, abenturarako prest egon beharko zarete! Beno, orain argiago? Literatura eta bidaiak izango da berriz ere mintzagaia!
Ba, sarreratxo honetan azken saioetan egin dugun lez, bidaien eta abenturen inguruko liburu batzuen zerrenda emango dizuegu zuei gure proposamenak helarazteko. Ostean, atzerriko literatura sekzioan, hiru idazle eta haien obrak landuko ditugu, Jon Krakauerren Ibilbide basatietara edo Hacia rutas salvajes, Josep Conraden El corazón de las tinieblas eta Pablo d ́Orsen Andanzas del impresor Zollinger, hain zuzen ere.
Euskal literatura sekzioan, Ekaitz Goienetxeari elkarrizketa egingo diogu, izan ere duela gutxi Zaldi mamarroa eleberria kaleratu du eta bere inguruan gehiago jakin nahiko genuke. Horretaz gain, Ion Urionabarrenetxea etorri zaigu beste behin euskal literaturak ekoiztutako bidaia liburuen gainean hitz egitera. Azkenik, bitxikerien atalean, Jon Krakauerrek bere Ibilbide basatietara nobelan kontatutakoa oinarri, isolamendura bidaia egin dutenen istorioren bat kontatuko dizuegu. Polita, ezta? Has gaitezen ba!
Abestien/pelikulen zerrenda:
- Society – Eddie Vedder (Into the Wild, 2007).
- Into the Wild (Hacia rutas salvajes, pelikula) – Sean Penn (2007).
- Blues instrumental – Jam Packed.
- Stormy Monday – Stoned Jesus (Seven Thunders Roar, 2012).
Liburuen zerrenda:
- Gulliver´s Travels (Gulliverren bidaiak) – Jonathan Swift (1726 eta 1735).
- The Great Railway Bazaar (El gran bazar del ferrocarril) – Paul Theroux (1975).
- Into The Wild (Hacia rutas salvajes) – John Krakauer (1995).
- Heart of Darkness (El corazón de las tinieblas) – Joseph Conrad (1899).
- Andanzas del impresor Zollinger – Pablo d´Ors (2003).
- Zaldi mamarroa – Ekaitz Goienetxea (2018).
- Atertu arte itxaron – Katixa Agirre (2015).
- Agur Euzkadi – Juan Luis Zabala (2000).
- Walden – Henry David Thoreau (1854).
Saioan landuko diren hainbat liburu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!