Uhintifada: Liliana Cordova Kaczerginski: «Judu antisionistok propaganda sionistaren ahulgunea gara, Palestinarekiko elkartasuna antisemitismoarekin parekatzen duen Israelgo argudiabidea desmuntatzen dugulako»
Uhintifada 443. Iragan urriaren 4an Espainiako Diputatuen Kongresuan antisionismoa antisemitismoarekin parekatzen duen Lege Proposamena aurkeztu zen. Aurrera aterako balitz, legeak antisemitismotzat hartuko lituzke Israelgo politika genoziden aurkako edozein kritika edo apartheid erregimenaren aurkako edozein boikot dei. Proposamena gauzatuko balitz, Palestinarekiko elkartasun mugimendua kriminalizatzeko oinarriak ezarriko lituzke espainiar estatuan. Lege ekimen hori aurkeztu izanaren harira, azaroaren 15ean judu antisionisten zenbait erakundetako ordezkariek hitzaldi batean parte hartu zuten Kongresuan bertan, lege egitasmo hori motibatu duen aurreiritzi faltsua desmuntatzeko. Hizlarien artean gure aste honetako solaskideak ere hartu zuen parte: Liliana Cordova Kaczerginskik. Cordova Bigarren Mundu Gerran Lituaniako okuazio nazitik bizirik atera zen familia judu baten baitan sortu zen, eta gaur egun Judu Antisionisten Nazioarteko Sareko (IJAN) militantea da.
-
Uhintifada: Liliana Cordova Kaczerginski: «Judu antisionistok propaganda sionistaren ahulgunea gara, Palestinarekiko elkartasuna antisemitismoarekin parekatzen duen Israelgo argudiabidea desmuntatzen dugulako»??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
