Joan Zikutara: JZ 2X17 (2021/04/24): Sarna, muskulua garatzeko esteroideak eta ikusmena.
Gaurko programa Nik Doktorearekin hasi dugu eta sarna edo ezkabiaren eragilea eta tratamendua azalduko ditugu.
Geroago, gimnasio zein etxeetan muskulua garatzeko hartzen diren esteroideetaz aritu izan gara Desinfoxikatzen tartean: noiz hasi ziren erabiltzen? Ze eragin dituzte eta ze albo-ondorio sortzen dute? Ba al dago ikerketarik euren inguruan?
Amaitzeko gaurko Ba al zenekien saioan ikusmena azalduko dugu, nola detektatzen ditu gure begiak inguruko paisaia eta objetuak?
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!