A todo gas: Igor San Jose (ELA) : “AHT eraikitzen 7 lagun hil dira, guk dakigula”
Igor San Jose ELAko Gipuzkoako Eraikuntzako arduradunarekin hitz egin dugu, askotan hitz egin dugu AHT eta Errauskailuaren inguruan saio honetan, baina oraingoan Lan Arloaren perspektiba gehitu nahi izan diogu. Zuloan liburuak, Argiak eta Manuel Robles Arangiz fundazioak elkarlanean ateratakoak, Urko Apaolaza kazetariak idatzia, argitara eman du AHT-a eraikitzearen atzean zer dagoen. Horri buruz jakin nahi, eta ingurumenaren gaietan jarraituz Errauskailua ere izan dugu hizpide berarekin. Lan egoera benetan garratza! Lan ordu inposibleak, oporrik ezak, istripuak, hildakoak, soldata mixerableak, hitzarmenik eza… Eta hori guztia obra publikoetan eta ingurumenari horrela eragiten diotenetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!