Hala Bedi > Podcasts > Sozialak > uhintifada > Eugenio Garcia Gascon: «Mordechai Vanunu bakezaletasunaren ikurra da, baina ez du izan merezi duen oihartzuna, Israel molestatzeko beldurragatik»
Uhintifada: Eugenio Garcia Gascon: «Mordechai Vanunu bakezaletasunaren ikurra da, baina ez du izan merezi duen oihartzuna, Israel molestatzeko beldurragatik»
30 maiatza, 2022UhintifadaIruzkinak desaktibatuta daude Eugenio Garcia Gascon: «Mordechai Vanunu bakezaletasunaren ikurra da, baina ez du izan merezi duen oihartzuna, Israel molestatzeko beldurragatik» sarreran
Uhintifada 433. Aste honetako atalean istorio zirraragarri bat ekarri dugu Uhintifadaren mikrofonootara, Mordechai Vanunurena. Vanunu Israelgo Dimona zentral nuklearreko langilea zen harik eta 1986an The Sunday Times egunkari britaniarrean Israelgo programa nuklearraren sekretuak aireratu zituen arte. Informazio hori kaleratu izanak egiaztatu zuen ordurarte guztion ahotan zebilen eta gaur egun ere Israelek ukatzen duen sekretua: erregimen sionistak arma nuklearrak dituela.
Aste honetako atalean istorio zirraragarri bat ekarri dugu Uhintifadaren mikrofonootara, Mordechai Vanunurena. Vanunu Israelgo Dimona zentral nuklearreko langilea zen harik eta 1986an The Sunday Times egunkari britaniarrean Israelgo programa nuklearraren sekretuak aireratu zituen arte. Informazio hori kaleratu izanak egiaztatu zuen ordurarte guztion ahotan zebilen eta gaur egun ere Israelek ukatzen duen sekretua: erregimen sionistak arma nuklearrak dituela. Gainera, argitalpen horrek Vanunuren aurkako jazarpenaren hasiera ekarri zuen. Mossadek Erroman bahitu eta Israelera eraman zuen. Bertan, 18 urteko espetxealdia betetakoan, konfinamendu erregimena ezarri zioten eta atzerritarrekin hitz egiteko erabateko debekua. Vanunuren istorio gorabeheratsuaz hitz egiteko Eugenio Garcia Gascon gonbidatu dugu gure mikrofonootara. Palestinan 30 urtetik gorako eskarmentua duen kazetari honek teknikari nuklearraren istorioa ekarri zuen duela hilabete batzuk Publico egunkarikoorrialdeetara. Erreportai horretan bakezaletasunaren ikur eta martiritzat definitu zuen Vanunu. Bere solasaldian marrokiar jatorriko etorkin juduen seme haren historia familiarra kontatu digu; nola hasi zen judutasunetik urruntzen; eta nola erabaki zuen, arrazoi etikoak tarteko, Israelgo armagintza nuklearreko programaren sekretuak mundura aireratzea. Kontatu digu, halaber, gaur egunean, eta 69 urte dituelarik, Vanunuk bizimodu miserable eta bakartua daramala, izan ere, mundu osoko herrialdeetan asilo politikoa ukatu egin diote. Bestetik, erregimenarekiko kritikoak diren beste hiritar israeldar disedente batzuen kasuen berri ere eman digu; baina argitu digu, tamalez, kasu horiek gutxi batzuk baino ez direla, eta Israelgo gizarte gehienak bere estatua babesten duela.
Beste alde batetik, Shereen Abu Akleh kazetari palestinarraren erailketaren inguruko hainbat gako ere aztertu ditu. Abu Akleh Israelgo okupazio armadak erail zuen iragan maiatzaren 11n eta bere hilketa berezia izan da hizpide izan ditugun zenbait arrazoirengatik. Oro har, Palestinan kazetari lanetan aritzeko baldintzen inguruan ere mintzatu zaigu.
Uhintifada: Eugenio Garcia Gascon: «Mordechai Vanunu bakezaletasunaren ikurra da, baina ez du izan merezi duen oihartzuna, Israel molestatzeko beldurragatik»
??:??:??
3 11
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.