Erraietatik: ERRAIETATIK vol. XVI | Sorgin moreak eta urdanga gorriak
Behin arazo teknikoak gaindituta, astero lez gure uhin kutsakorrak zabaldu ditugu zuen burmuinak pozoitzeko asmoarekin. Martxoaren 8aren gertutasuna probestuz, feminismoa izan da aste honetako irratsaioaren ardatza. Hortaz, WITCH eta Rote Zora taldeak izan ditugu hizpide. Lehena, estatubatuar kontrakulturaren mamian sortutako sorgin taldea. Bigarrena, ordea, Alemaniako mugimendu autonomotik eratorritako emakumeen talde armatu feminista izan zen. Guzti honen berri emateko emakume beltzeen kanten laguntza izan dugu.
WITCH edo Emakumeen Nazioarteko Infernuko Konspirazio Terrorista Internazionala 1968. urtean 13 sorginek sortu zuten. Kapa beltza, kapela eta erratza hartu eta heteropatriarkatuaren kontra borrokatzera abiatu ziren Halloweeneko gau horretan. Esan bezala, Estatu Batuetako kontrakulturatik sortutako taldea izan zen, hain zuzen Yippien mugimendutik, hau da hippie erradikaleetatik. Bere ekinbidearen oinarria ekintza zuzen baketsua izan zen eta okupazio eta performance desberdinak aurrera eraman zituzten.
Programaren bigarren zatian, Rote Zora talde armatua ezagutzeko parada izan dugu. RZ edo Zelula Iraultzaileen emakumeen atal baino gehiago izan ziren: emakumez osatutako erakunde armatu autonomoa. Mugimendu feministarekin harreman estua izan zuten eta bere ekintza armatuak mugimenduaren helburu politikoen menpe zeuden. 70. hamarkadan sortu zen Rote Zora eta 90. hamarkadako erdialderaino iraun zuen. Ez zuten inoiz kartzelan kiderik izan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!