Erraietatik: ERRAIETATIK vol. XII | Ez dute uzten maitatzen gauean
Duela 45 urte, 1972ko urtarrilaren 30an, ‘Bloody Sunday’ bezala ezagutzen ditugun gertakari latzak jazo ziren Derryn, Irlandako Iparraldean, britaniar indar armatuek 14 pertsona erahil zituztenean, eskubide zibilen aldeko manifestazio batean. Irlandako Iparraldeko historiaren hurrengo hamarkadak astindu zituen Igande Odoltsuak, izan ere, ehundaka gazte IRArekin bat egitea erabaki zuten, eta gatazka gogortu zen. Urtemuga triste honen historiara hurbiltzeko aukera izan dugu aste honetako ERRAIETATIK irratsaioan, ‘Bloody Sunday’-ko biktimei omenaldi xume bat eskainiz.
Honekin batera, maite dugun Irlandako Musika Errebeldea (Irish Rebel Music) ezagutzeko aukera izan dugu ere, hau da, bere hitzak irlandar errepublikanismoan oinarritzen duen musika herrikoia. Hauek dira entzun ahal izan ditugun kantuak, Irish Rebel Music-en baitan existitzen diren ehundaka kantuen hautaketa oso txiki eta pertsonal bat, besterik ez:
01 EIRE OG – Sunday, Bloody Sunday
02 THE WOLFE TONES – Sunday, Bloody Sunday
03 THE WOLFE TONES – Joe McDonell
04 BANDA BASSOTTI – Go On Home British Soldiers
05 CHRISTY MOORE – Viva la Quinta Brigada
06 CHRISTY MOORE – If They Come in the Morning (AKA No Time For Love)
BONUS TRACK | STIFF LITTLE FINGERS – Alternative Ulster
Eta, azkenik, nola ez, denbora gainean izanda, Irlandako historiara hurbiltzeko gomendatzen ditugun hainbat pelikula aipatu ditugu:
01 BLOODY SUNDAY (Paul Greengrass, 2002)
02 MICHAEL COLLINS (Neil Jordan, 1996)
03 EL VIENTO QUE AGITA LA CEBADA (Ken Loach, 2006)
04 EN EL NOMBRE DEL PADRE (Jim Sheridan, 1993)
05 EL NOMBRE DEL HIJO (Terry George, 1996)
06 HUNGER (Steve McQueen, 2008)
07 AGENDA OCULTA (Ken Loach, 1990)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!