Erraietatik: ERRAIETATIK vol. V | Ertzetatik gogoari eusten
‘Ospa, alde hemendik!’, hau da azken egunetan Euskal Herrian zehar zabaldu den oihua. Erraietatik-eko kideok bat egiten dugu herriaren erraietatik ateratzen den garraxi honekin eta ozen esaten dugu espetxeratutako zazpi altsasuarrak aske izan behar direla eta indar okupatzaileak Euskal Herritik alde egin behar dutela. Hori izan zen aste honetako gure lehenengo mezua.
Baina aurrera jarraitu behar dugu; borrokan jarraitu behar dugu. Eta hala gure bosgarren saioan feminismoari tartea eskeini diogu. Batetik, Nagore Garcia-rekin egon gara hizketan bere ‘Des/armando la escena: narrativas de género y punk’ tesia oinarri izanik. Bertan punk mugimenduaren barnean emakumeak duen papera aztertzen da.
· Nagore Garcia: «Desde lo cotidiano a lo organizado, las mujeres resistimos dentro del punk» ·
Bestetik, Virginie Despentes ume basatia ekarri dugu gurera. Bere ibilibide literario eta bitala errepasatu dugu eta, batez ere, Coralie Trinh Thi-rekin batera zuzendutako ‘Baise-moi’ (2000) pelikula jorratu dugu. Filma ‘Telma & Louise’ bortitz bat da.
Eta azkenik Jorge izan dugu Hala Bediko estudioetan. ‘Gasteiz Hardcore Crew‘-ek aurkezpen jaialdia burutu zen pasa den ostiralean Errekaleorren eta Jorgek kolektibo berri honen nondik-norakoak kontatu dizkigu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!