Erraietatik: ERRAIETATIK vol. IV | Bueltan da DaDa
Astea sei atxiloketa eta espetxeratzerekin hasi dugu. Garai beltzak bueltan dira. Erraietatik-eko kideok, hala ere, argi daukagu: nahiz eta kolpatuak izan, aurrera jarraituko dugu, borrokan jarraituko dugu. Gure elkartasun osoa espetxeratutako Altsasuko sei gazteei.
Aste honetako programan, dadaismo mugimendu artistiko abangoardistaren mendeurrena ospatzen hasi gara. Horrela, dadaismoaren arlo deseberdinak jorratuko ditugu hurrengo asteetan. Ospakizunari hasiera emateko, dadaismoak XX. mendean zehar musikagintzan izan duen eragina aztertu dugu.
· Ander Solozabal (Ez Dok Amaitu): «Industriaren baloreak ez erreproduzitzeko, eztabaida eta alternatiba errealak behar ditugu» ·
Gero, Ander Solozabal izan dugu gurean. Ander ‘Ez Dok Amaitu’ dinamikako partaidea da eta honen inguruan hitz egin digu. Gainera larunbat honetan, azaroak 19, Gasteizko Gaztetxean burutuko dituzten jardunaldien berri eman digu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!