A desalambrar: A-16 NATO ez Gasteizen ez inon!
Hasteko Kelli Mafort Brasilgo MST-ko kidea elkarrizketatuko dugu. Ebanjelismoak eta pentekostalismoak Amerika Latinan duen eraginaz, fenomeno sozial gisa ulertuta MST-k berau ikertzeko garatu duen ikuspuntuaz mintzatuko gara. Gaurko abestiaren erradiografian Inadaptats musika talde komunista eta indepentistaren kantu bat dakarkigu Iñakik. Bertan OTAN, euskaraz NATO, imperialismo yankiaren tresna bat dela, eta Euskal Herrian bezala, herri langile katalanak ere NATOri ezetz esan ziola gogoraraziko digu. Ondoren eta aurreko abestiaren gaia askatu gabe 'Okupatutako herria' izeneko kolaborazioa eskeiniko digu Xabik borrokarako deia egiteko asmoz. Egunotan gure herrian NATOk gauzatzen ari dituen maniobra militarrak aitzaki argi azalduko dizkugu zeintzuk diren interes burges zein inperialistak defendatzen dituen beso armatuak. Bere hitzetan, âezkutukoa denak ez duelako esan nahi existitzen ez denikâ. Kuba gabe ezer ez litzakelako berdina izango, irla txiki erraldoi honen aurkako eneagarren eraso inperialistari gure erantzun xumea egiteko asmoz, amaierako hitzak tartetxoan 70.hamarkadan, La Habanan bertan, Roque Daltonek idatzitako poemarekin utziko zaituztegu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!