Ez gaude zisheteroarauaren espetxean txabolo bat eraikitzeko prest
Vox alderdiak dio LGTB pertsonok gure sexu orientazioa gure etxe eta oheetan bizi behar dugula. Eta gezurra badirudi ere adierazpen hauek uste baino zabalduagoak daude, eta ez LGTB kolektiboarekiko bakarrik, izan ere feminismoak argi utzi du pertsonala politikoa dela, eta beraz, gure desioak, plazerrak, gorputzak eta nortasunak etxetik kanpo aldarrikatu behar ditugula.
1969. urteko Stonewalleko istiluetatik aurrera LGTBI mugimenduak oinarrizko aldaketa bat izan zuen bere ikusgarritasunean. Esan ohi da gaur ezagutzen dugun mugimendua orduan izan zuela hastapena, eta hein haundi batean horrela da, baina 1969. urteko ekaina baino lehenago baziren New Yorken sexu askatasuna lantzen zituzten elkarteak, Matachine Society mutil homosexualen elkartea eta Daughter os Bilitis lesbianen elkartea, biak ala biak 50. hamarkadan sortuak.
Mugimendu hauek mugimendu homofilo bezala ezagunak ziren, mugimendu hauek pertsona homosexualak jendartearen onarpena bilatzen zuten, errespetagarriak izatea alegia, homosexualitatearen ezagutza zientifikoaren eta jendartearekiko zituzten ezberdintasuna eremu pribatura mugatzen zirela, hau da, publikoki pertsona normalak zirela. Mugimendu hauek homosexualen promiskuitatea, prostituzioa edota gazteriaren ustelkeriaren estereotipoei aurre egiten zioten topaketak edo bestelako ekintza kulturalak antolatuz, mezua hori zen, sexu orientazioa eremu pribatura mugatzen zela eta kalera begira heterosexualak bezala jantzi eta jarrera berdinekin atera behar zirela. Hau da, arau heterosexualaruntz bideratu nahi zituzten garaiko homosexualak eta modu horretan bazterretan aurkitzen ziren trans, migrante, sexu langile edo gay eta lesbiana ez heteronormatiboak ez ziren mugimendu hauekin lerrokatzen.
Errepresioak 1969.ko ekainaren 28an bazterretan aurkitzen ziren lagun guzti hauen amorrua kanalizatzea ekarri zuen, garaiko trans, gay eta lesbiana aktibistak poliziaren kontra oldartzeaz aparte mugimenduan arauaren kontrako posizioak txertatu zituzten. Momentu hartako aldaketa haundienetako bat hori izan zen, dagoeneko ez zuten LGTB pertsonen normalizazioa defendatzen kolektiboaren ikusgarritasuna baizik. Pribatua politikoa zela ezarri zuten euren planteamenduetan eta jendartearen aurrean agertu ziren trans, travesti, gay edo lesbiana bezala.
50 urte pasa dira mugimenduaren eraldaketa horretatik, eta gaur egun mugimendu homofilikoaren oinordekoak existitzen badira ere, mugimenduak gehien bat zisheteroarauaren apurketarekin bat egiten du.
Dagoeneko ez diogu jendarteari eskatzen gure normalizazioa, ez gabiltza eskatzen trans, bollera eta maritxuak birgizarteratzea, ez, ez gaude zisheteroarauaren espetxean txabolo bat eraikitzeko prest. Gaur egungo trans, maritxu eta bollerak migranteak gara, sexu langileak, prekarioak, promiskuoak edo ez, bakoitzak bere aukeran. Eta ez gaude prest gure desio, plazer, gorputz edo identitateak eremu pribatuan gordetzeko, ez gara berriz izkutatuko.
Vox alderdiaren adierazpenak eta gogoak, tamalez, uste baino zabalduagoak daude, nor ez du inoiz entzun ez dugula gure sexualitatea publiko egin behar? Eremu aurrerakoietan errotua dagoen ideia bat da. Bueno, ba bada momentua ulertzeko gurea politikoa dela eta trans, bollera eta maritxuok sistema zisheterosexuala iraultzera etorri garela.
Amets Mtz. de Heredita (Lumagorri)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!