Erraietatik: Zuia, beste urrats bat memoriaren bidean
Memoria historikoa berreskuratzeko antolatutako ekitaldi sorta baten baitan, Zuiako Udalak eta pertsona eta agintari politiko ugarik ekitaldia egin zuten asteburuan Gorbeialdean. Aita Pauldarren lehengo komentuan, 1936 eta 1940. urteen artean kontzentrazio-esparru frankista izandakoaren sarrerako lorategietan, monolitoa jarri zuten.
Ekitaldian, Iñigo Arregi artistak egin eta arabar lurraldean Memoriaren marka izan nahi duen irudi eskultorikoan jarritako plaka deskubritu zen: “Eraikin hau, Aita Pauldarren komentua zelarik, hiru urte eta erdiz izan zen kontzentrazio-esparru frankista. Hiru bat mila pertsona egon zen bertan inolako epaiketarik izan gabe. Miseria, esklabutza, torturak, zigorrak… baten batzuek heriotza ere jasan zuten. Zuiako herriak omen egin nahi die pertsona hauei guztiei, gertatutakoa ahaztu ez eta euren askatasun-ametsa egia bihurtuko bada.”
Ordezkari ugari bildu ziren ekitaldian, tartean, Arabako Batzar Nagusietako ordezkaritza nabarmena eta Udaleko indar politiko guztietako ordezkariak, alkatea barne. Unai Gutierrez Zuiako alkatearen esanetan, gertatutakoa ahanzturatik aterako dela bermatu nahi dute monolito eta plaka berriarekin: «Hurrengo belaunaldiek, memoria horri eutsiko diote, askatasun-grina amets izan zuten pertsona haiek omenduz».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!