What the basque: WTB import 5: «Basics Card» txartela eta Australiako indigenak
(Programa grabado en inglés, castellano y euskera sobre los indígenas de Australia, podcast abajo)
Kaixo entzule! What The Basque irratsaioaren “import” saio bat prestatu dugu gaurkoan. Zer ote da hori? Oraintxe ulertuko duzu! Audio hauek dira gaurkoan eskainitakoak:
Hasteko, Australiako 3CR irratiko podcast bat entzungo dugu. Bertan, RGI moduko bat daukate, baina super siniestroa… distopia puta bat ematen du. «Basics Card» izena du eta estatuak emandako oinarrizko errenta non gastatzen duzun kontrolatzeko diseinatuta dago. Zehazki, komunitate indigena batekoei sorturiko arazoak ezagutuko ditugu. Ingelesezko elkarrizketan azentu indigena izango dugu… beraz prestatu belarriak! Ondoren frankismoko «racionamiento» garaiarekin konparatuko dugu. Benetan larria Australian dagoen arrazismo egora indigenekiko, adibide batzuk ezagutuko ditugu gaurko saioan.
Ondoren, Stolen Generation delakoari buruz ikasiko dugu beste elkarrizketa batekin. Guraso bat indigena eta bestea zuria zuten haur asko lapurtuak izan ziren (normalean emakume indigena eta aita zuria). Australiako gobernuak barkamena eskatu zuen publikoki, ez zela inoiz berriro gertatuko adierazi zen, baina kontua da jarraitzen duela gertatzen… Izugarria benetan, indigenen egoera.
Espero dugu gaurko saioa gustatzea, gogoratu munduan zehar ingelesez egiten diren irratsaio interesgarrien bila gabiltzala, eta baten bat ezagutuko bazenu, pila bat eskertuko genukeela abisua ematea.
Email bat bidali dezakezu whatthebasque@gmail.com helbidera eta tuiterren ere eskura gauzkazu: @halabediWTB
Datorren asteartean (19:00-20:00) izango gaituzu uhinetan berriro. Eman play beheko podcast horri, asko ikasi, gozatu, eta aste on pasa!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!