Aste honetako atalean irratsaio berezia dedikatu diogu CAFen aferari. Gipuzkoako konpainiak eta Israelgo Shapir enpresak osatutako patzuergoari esleitu diote Jerusalemgo tranbiaren bigarren linea eraikitzeko kontratua eta, proiektuak aurrera jarraitzen badu, Jerusalem Ekialdeko eremu okupatuetako kolonia ilegalak anexionatzeko azpiegitura ezarriko dute.
Aste hau erabakiorra izango da, datorren larunbatean CAFeko akziodunen batzarra bilduko delako Beasainen, eta bertan Palestinako historia zentzu batean edo bestean baldintzatu dezakeen erabakia har lezaketelako. Uhintifadan urtebete luzea daramagu proiektu honi eta haren kontrako mugimenduei jarraipena egiten eta atal berezi honetan jasotako testigantza gutietako aukeraketa bat eskainiko dizuegu.
Lehenik, Ana Sanchez Merari egindako elkarrizketaren pasarte bat entzungo dugu. Palestinako Boikoterako Nazio Batzordeko kideak proiektuaren xehetasunak azaldu zizkigun. Bestetik, Richard Weyndling kazetariarekin izandako solasaldiaren zati bat ere izango dugu entzungai. Nafarroako BDZ taldeko kideak azaldu zigun nola burutu zen proiektua esleitzeko prozesua, eta zer ondorio ekar diezaiokeen Beasaingo enpresaren irudi korporatiboari proiektu ilegal batean parte hartzeak. Besatalde, Koldo Saenz LAB sindikatuko nazioarteko harremanetarako arduradunak kontatu zigun nola mamitu zen langileen batzordeak enpresako zuzendaritzari helarazitako eskakizuna, zeinean proiektutik erretiratzeko galdegin baitzioten. Jasotako beste testigantzetako bat Santiago Gonzalez Vallejo ekonimilariarena izan da. Comité de Solidaridad con la Causa Árabe erakundeko kideak aferaren inplikazio ekonomikoak azaldu dizkigu, eta CAFek giza eskubideetako legeez gain, merkataritza arlokoak ere urra litzakeela. Gero, Alys Samsoni egindako elkarrizketaren pasarte bat entzungo dugu. Palestinako Boikoterako Nazio Batzordeko Europarako arduradunak azaldu dizkigu datoren egunotan proiektua gaitzesteko antolatutako ekintzak. Aitor Albarez de Eulaterekin izandako solasaldiaren zati bat ere eskaini dizuegu. Ekintzaile ordiziarrak kontatu digu afera hau nola bizitzen ari den Goierrin eta zein den hango giroa. Eta azkenik, Eran Efrati ekintzaile antisionistak EAEko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean egindako agerraldia izango dugu entzungai. Israelgo militar ohiak azaldu du nola laguntzen dioen tranbia bezalako azpiegiturek apartheid errejimenari.
Saioa amaitzeko, kazetari-zurruntasun ariketa batean, CAFeko komunikazio arduradunari deitu diogu, informazio hori guztia kontrastatzeko asmoz. Bere, isiltasuna oso argigarria izan da.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!