Hala Bedi > Podcasts > Sociales > uhintifada > Uhintifada 377: Axier A de Eulate: «CAFek, bere irudia zuritu nahi duenean, Diario Vasco-ra deitu eta publi-erreportaia egiten diete. Horixe da Goierriko jende askok duen bertsio bakarra»
Uhintifada: Uhintifada 377: Axier A de Eulate: «CAFek, bere irudia zuritu nahi duenean, Diario Vasco-ra deitu eta publi-erreportaia egiten diete. Horixe da Goierriko jende askok duen bertsio bakarra»
Datorren ekainaren 13an CAF enpresak urteroko akziodunen batzar nagusia egingo du eta bertan gai mamitsu bat izango dute gai ordenean: Konpainiak, Shapir enpresa israeldarrarekin batera, Jerusalemgo tranbiaren bigarren linea eraikitzeko burutuko duen proiektu ilegala. Hori dela eta, aurreko asteotan afera honetan zer esana duten nazioarteko adituen testigantzak jaso ditugu Uhintifadako mikrofonootan.
Aste honetako atalean, berriz, Goierrira bertara jo nahi izan dugu, proiektu polemiko horren inguruan zer giro dagoen aztertzeko. Horretarako, Axier Alvarez de Eulate Mujika ekintzaile ordiziarra izan dugu solaskide. Alvarez de Eulate BDZ mugimenduko kidea da eta CAFi proiektutik erretiratzeko galdegiten dion kanpainakoa. Bere jardunean azaldu du trengintza konpainiak eragin handia daukala Goierriko gizartean, eta salatu du ez dela erraza Jerusalemgo proiektuaren ilegaltasunaren berri gizarteratzea; CAFek, bere irudia zuritu nahi duenean, bere mesedera dituelako hedabide ofizialak eta horiexen bertsioa delako gizartearen zati handi batera iristen den bakarra. Testu inguru horretan, txalotu du enpresako langilen jarrera, zuzendaritzari proiektutik erretiratzeko eskaera helarazi ziotelako, eta ohartarazi du ez dela erraza konpainiari lan zama ekar diezaiokeen kontratua kolokan jartzea krisialdi garaian. Halaber, gogoratu du Euskal Herriko gehiengo sindikalak BDZ kanpainarekin bat egin duela eta langileen adierazpena jarrera horrekin koherentea dela.
Bestalde, lotu du ekainaren 13ko akziodunen batzarra Palestinako testuinguru politikoarekin, izan ere, Israelgo administrazioak iragarri berri du uztailaren 1etik aurrera Zisjordaniako anexioari ekingo diola, eta trenbidea bezalako azpiegiturak anexio-estrategia horren baitan daude. Haren esanetan, hauxe da momentua barrenak astintzeko, enpresaren barruan, langileen artean eta baita Goierriko gizartean ere. Horretarako, CAF Jerusalemgo proiektutik erretiratzeko manifestuaren sinatzaileek kanpainia bat jarri dute abian hemendik akziodunen batzarrera. Ohartarazi du, nolabait, presente egongo direla batzarrean. Halaber, kanpainia bat jarri dute martxan sare sozialetan enpresari e-mailak eta telefono deiak modu masiboan helarazteko. Ekintza horietarako, BDS movement webgunean jarri dituzte argibideak.
Uhintifada: Uhintifada 377: Axier A de Eulate: «CAFek, bere irudia zuritu nahi duenean, Diario Vasco-ra deitu eta publi-erreportaia egiten diete. Horixe da Goierriko jende askok duen bertsio bakarra»
??:??:??
3 00
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.