Uhintifada: Uhintifada 340: Koldo Saenz (LAB): «Egoera sozioekonomiko honetan langileek giza eskubideak hobestea lan zamaren aurrean erabaki ezohikoa bezain ausarta da»
Duela aste pare bat hautsak harrotu zituen albiste bat iritsi zitzaigun Beasain (Gipuzkoa) aldetik: CAF enpresako langile batzordeak eskaera helarazi zion faktoriako zuzendaritzari, Jerusalemeko tranbiako proiektuko lizitaziotik erretira dadin.
Hainbestekoa izan zen ekimenaren oihartzuna, PLOko (Palestinako Askapenerako Erakundea) zuzendaritzak ere Gipuzkoako lantegiko beharginei bidalitako gutun batean eskertu egin baitie palestinarren giza eskubideekiko keinu solidarioa.
Euskal trengintza enpresak azpiegitura horren eraikuntzan parte hartzeko lehiaketan sartuta dabil eta langileek errefuxatu egin dute proiektu horren parte izatea, izan ere, azpiegitura horrek nazioarteko zuzenbidea eta palestinarren giza eskubideak urratzen ditu. Batetik, trenbidea okupatutako eremuetan zehar eraikiko dute, eta horrek talka egiten du nazioarteko legediarekin. Bestetik, garraiobide hori kolono ilegalek baino ezingo dute erabili, beraz, bertako populazio palestinarra baztertu egiten du.
Areago, apartheid azpiegitura hori Israelgo administrazioaren gabiketa etniko politikaren ezinbesteko elementua da; izan ere; horren bidez, Zisjordaniako kolonoen auzune ilegalak Jerusalemeko hirigunearekin lotu eta palestinarren auzuneak hirigunetik fisikoki banatuko ditu. Horrela, Jerusalemeko bertako populazio palestinarra garbitu eta demografia eraldatu nahi dute.
Aste honetako atalean, Koldo Saenz izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Saenz LAB sindikatuko nazioarteko harremanetarako arduraduna da. Bere jardunean CAFeko langile batzordeko sindikatu nagusiko eledunak balioetsi du beharginen erabakia; bere hitzetan, bizi dugun egoera ekonomiko larrian langileek irizpide etikoak lehenestea eta giza eskubideak hobestea lan karga handia ekar liezaiekeen kontratu baten aurrean ezohikoa bezain ausarta delako.
Azaldu du sindikatuak BDZ kanpainaren aldarriarekin hartutako konpromezuak manifestuak sinatzetik harago joan behar duela, eta hau bezalako aukerak aurkezten direnean gauzatu egin behar dela. Halaber, ohartarazi du Euskal Herrian asko direla, CAFek bezala, Israelekiko lotura komertzialak dituzten enpresak, eta Beasaingo faktoriak langileen eskakizunaren aurrean hartzen duen erabakia eredugarria izan daitekeela beste hainbat kasutan.
-
Uhintifada: Uhintifada 340: Koldo Saenz (LAB): «Egoera sozioekonomiko honetan langileek giza eskubideak hobestea lan zamaren aurrean erabaki ezohikoa bezain ausarta da»??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!