Uhintifada: Uhintifada 331: «Kulturaren bitartez agertu nahi izan dugu Palestinako erresistentziaren beste ikuspegi bat, Israelek artista palestinarrei ezartzen dien boikota urratuz»
Aste honetako atalean Nafarroa aldera jo dugu, hango BDZ mugimenduaren kronika jasotzeko Txuri Olloren eskutik. Ollo historialari eta ikerlaria da, eta Nafarroako BDZ taldeko kidea. Azken aldian Palestinarekiko elkartasun mugimendua oso aktibo dabil Nafarroa aldean, arlo guztietan.
Administrazio arloan, azken hilabeteotan, mozioak bultzatu dituzte Legebiltzarrean zein Iruñeako Udalean. Ebazpen horietan hiritarrek Israeli boikot egiteko duten eskubidea onartu dute, gaitzespena adierazi dute Israelgo sarraskien kontra, eta «persona non grata» izendatu dituzte estatu sionistako ordezkari ofizialak.
Bestetik, azken bi hilabeteotan, Palestinako kultura egitarau oparoa antolatu dute «Palestina habibti» (Palestina maitia) lelopean. Jardunaldi horietan Palestinako hogei ekintzaile, zinemagile, musikari, idazle, dantzari eta artistatik gora bildu dituzte; hamamaika hitzaldi, kontzertu, aurkezpen eta zine emanalditan.
Gainera, Nafarroako erakundeetatik konpromezua lortu dute, adierazpen instituzionaletatik harago, kultura ekimen potente hau laguntzeko. Gauza jakina da Israelek bere artisten ekoizpen kulturala baliatzen duela, nazioarteko iritzi publikoaren aurrean normaltasun itxura emanez, bere krimenak zuritzeko; eta bitartean, Palestinako artisten mugikortasuna eta euren kultura ekoizpenaren hedapena oztopatzen duela.
Kultura egitarau honek bitartez, Nafarroako BDZ taldeak Israelek egile palestinarrei ezartzen dien boikota urratu eta Palestinako erresistentziaren beste ikuspegi bat eman nahi izan dute.
-
Uhintifada: Uhintifada 331: «Kulturaren bitartez agertu nahi izan dugu Palestinako erresistentziaren beste ikuspegi bat, Israelek artista palestinarrei ezartzen dien boikota urratuz»??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!