Uhintifada: Uhintifada 272: Nafarroako Parlamentuak Israeli boikot egiteko eskubidea onartu du. Aurrerapausua, norabide onean, erabateko boikot instituzionalerantz.
Iragan azaroaren 14an Nafarroako Parlamentuak mozio berritzaile bat onartu zuen -Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, Izquierda-Ezkerra, eta PSNren botuekin- Horretan, Parlamentuak galden zion Israeli nazioarteko legedia bete dezan; eta gainera, Israelen aurkako boikota egiteko eskubidea onartu zuen, Palestinarekiko elkartasuna aldarrikatzeko tresna zilegia eta baketsua baita. Uhintifadaren aste honetako atalean mozio horren edukia aztertu nahi izan dugu, prentsako zenbait hedabidek informazio nahasi samarra eman dutelako. Horretarako, Txuri Ollo izan dugu solaskide gure mikrofonootan. Ollo Antropologian doktorea, irakaslea, Geografia eta Historiako lizentziaduna eta Nafarroako BDZ kanpainiako ekintzailea da. Bere jardunean azaldu digu estrategia aldaketa izan dela BDZren eskakizunetan administrazio arloan, mozioak blindatzeko sioismoaren aldeko presio taldeek auzitegietan darabilten kanpiniatik. Halaber, adierazi du Nafarroan onartutako mozioak ate berriak irekitzen dituela, eta eredugarria izan daitekeela Palestinarekiko elkartasuna formalizatu nahi duten Euskal Herriko beste hainbat erakunderentzat. Bestalde, salatu du ACOM bezalako Isrelen aldeko taldeek berehalako erreakzioa izan dutela, eta Foru Parlamentuak hartutako erabakia kriminalizatu nahi izan dutela.
-
Uhintifada: Uhintifada 272: Nafarroako Parlamentuak Israeli boikot egiteko eskubidea onartu du. Aurrerapausua, norabide onean, erabateko boikot instituzionalerantz.??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!