Uhintifada: Uhintifada 203: Diseinu grafikoa, Palestinako egoera ikustarazteko tresna
Aste honetako atalean ARGIA astekariko Axier Lopez kazetaria izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Komunikabide honek urteak daramatza hedabide hegemonikoetan tokirik ez duen Palestinako bestelako informazioa kaleratzen. Halaxe egin zuten Biladi Hadi proiektuan, Euskal Herriko kultura arloko eragileek Palestinara egindako brigadaren lanaren emaitza argitaratuz. Azken aldian, halaber, Visualizing Palestine (Palestina Ikustarazten) ekimenarekin dabiltza elkarlanean. Visualizing Palestinek, diseinatzale grafikoen lan eskergari esker, infografietara eta grafikoetara eramaten ditu Palestinako egoera konkretuak azaltzen dituzten datuak; modu ikusgarri, ulergarri eta didaktikoan. ARGIArekiko elkarlanari esker, orain material grafiko hori euskaraz ere eskuratu ahal dugu, argia.eus webguneko begizta izeneko blogean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!