Uhintifada: Uhintifada 183: Nakba egunean ikasle mugimendua ere BDZ akademikoarekin bat
Aste honetako atalean Nakba egunaren ondorengoak izan ditugu mintzagai. Palestinan burututako protestaldien eta bertan Israelgo armadak erail dituen bi gazteen berri eman dugu. Bestetik, eta Euskal Herrian antolatu diren ekitaldien harira, ikasle mugimenduak agerraldi publikoa egin du BDZ kanpainiari atxikimendua emateko arlo akademikoan. Ikasleek Unibertsitatean jorratutako kanpaina horren berri emateko Ikasle Abertzaleak taldeko Leire izan dugu solaskide. Ikasle Abertzaleak, EH-Palestina SAREA osatzen duten eragileetako bat izanik, urteak daramatza EHU eta Israelgo erakundeen arteko harremanak salatzen. Oraingo honetan, gainera, beste zenbait eragile metatu dira BDZ kanpainarekiko atxikimenduari, besteak beste: Bilboko campuseko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultateak; Gasteizko campuseko Farmazia, IVEF, Gizarte Langintza eta Letren fakultateak eta Naturarekin bat eta Letrak euskaraz ikasle-taldeak, Ibaetako campuseko Arkitektura eskola, eta Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatea eta Irakasle eskola.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!