Uhintifada: Uhintifada 162: Palestina, harria eta olibondoak. Bingen Amadozekin bere liburuaz solasean
Aste honetako atalean Bingen Amadoz kazetari eta idazlea izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Bingenek duela bi urte Palestinan egindako bidaian izandako bizipenak «Palestina. Harria eta olibondoak» izenburu duen liburuan bildu ditu. Sodepaz eta Alternative Tourism Group erakundeek antolatutako ibilbidean Zisjordania, Jerusalem, 48ko eremuak eta Golango gailurretako errealitateak bertatik bertara ezagutu eta liburua osatzen duten 30 istorioetara eraman ditu. Harekin izandako solasaldian Palestinatik ekarritako bizipen horiek izan ditugu mintzagai: harresia eta bestelako apartheid azpiegiturek eguneroko bizimoduan duten eragina, errefuxiatuen oroimen historikoari eusteko gaitasuna, kolonoen bortizkeria, Hebrongo apartheid egoera muturrekoa, ura eta baliabide naturalen lapurreta… eta batez ere, Palestinan barrena egindako bidai baten sentipenak eta gogoetak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!