A desalambrar: U-12 Zer utzi digu 2020ak?
Kaixo entzule maiteok eta ongietorri A desalambrar irratsaio internazionalistara. 2021eko lehen saioa dugu hau, hori dela eta iazko gertakariei errepasoa eman eta urte berriari nondik eta nola heldu zirriborratzen saiatuko gera. Behingoz garaipenak porrotak baino gehiago izan daitezen. Borrokak nonnahi bizirik mantentzen diren arren, ezin baita ukatu kapitalismoaren ofentsiba betean murgildurik, bizi baino, biziraun garela. Kateak aspaldi sentitzen ditugulako, altxatzeko ordua iritsi da. Zapaldu sortu gaituztenon lurperatzaile izan gaitezen berandu baino lehen.
Munduaren panorama politikoa marrazten hasteko Europatik hasiko gara. Hautsak norberaren etxetik astintzen hastea komeni delako, Xabi Lasa dugu gaur zentro kapitalista-inperialista eta bere egoera politiko, ekonomiko zein sozialari errepasoa emango diona.
Jarraian, arnas pixka bat hartzera gonbidatzen zaituztegu Abestiaren erradiografiaren bitartez. Gaurkoan John Lennonen Working Class Hero kantu klasikoa dakarkigu Renek, duela bi aste Gasteizko Mercedes-Benz enpresan gertatutakoa gogora ekarri nahian.
Ostean Askapenako kide diren Aratz eta Esther elkarrizketatuko ditugu, 2020Ko herrialde ezberdinen nondik norakoen diapositiba osatze aldera Ekialde hurbila izango dugu mintzagai.
Ondoren Abya Yalara joko dugu. Oraingoan Jonathanen ahotsa izango dugu berri emaile, kontinente Amerikarraren behetik gorako azken argazkia eskeiniko diguna.
Amaiera aldera Hitzak izeneko tartetxoa Tamararen esku laga dugu. Parisko Komunan parte hartu zuen emakume anarkista eta antifaxista dugu Louise Michel, bere erahilketaren 150 urte betetzen diren honetan, Versalleseko kartzelatik idatzi zuen poema eder bat ekarri nahi dugu gogora, “Los claveles Rojos” hain zuzen.
Ezin genion ordea urte berriari ongietorria eman Italian 1916an argitaratu zen “Odio il Capodanno” artikulua aipatu gabe. Urte (ez hain) berriari gorrotoa adierzaten dioten Antonio Gramsciri egotzitako esaldi zorrotz hauek entzun nahi badituzue geratu gurekin amaierararte.
Aipatutako guztia eta zerbait gehiago hurrengo 90minututan, uhinak martxan eta mikroak prest. Has gaitezen beraz munduko azken gertakariei errepasoa emanez, Bearen ahots eta Jesusen eskutik, gazeta internazionalistarekin.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!