A desalambrar: U-12 Gora Herrion Erresistentzia!
Hasteko Oinharri eskolak urriaren 17-22 bitarte antolaturiko Hitzaldi Biraren inguruan arituko gara. 'Formazio Politikoa eta Herri Hezitzaileak mundutik Euskal Herrira' izenburupean zortzi parada prestatu dituzte eta horren nondik norako eta edukien xehetasun guztiak Leire Azkargortak eskeiniko dizkigu gaurko elkarrizketan. 1492an Kristobal Kolonek Amerika “aurkitu” zuela dio wikipediak. Espainiar Estatuak legez izendatu zuen eguna “Fiesta Nacional” legez 1987an, aurretiko izena, 1913an batailatua izan zena, “Fiesta de la Raza Española” hura disimulatu nahian. Datak nahaste aldera, Pilarreko Ama Birginari Hispanitatearen Ama ren titulua ezarri zion Juan Palblo II.ak hain zuzen. Imperioaren eta elizaren arteko ezkontzak nahitaez sortuko zuen dogma sendoa egun bakar batean sustraituz. Zapaldutako herri langileok ezinbestean halako sinboloak estutu eta erabiltzera derrigortzen gaituzte pentsamendu hegemonikoari eta indarrez ezarritako ideologia kapitalistari aurre egiteko. Erresistentzia eta borroka hori aurrera eramateko internazionaliztok ekintzaz, hitzaz eta jakintzaz baliatuko gara. Horretarako gure gaurko irrasaioko hurrengo atalek U-12a dute ardatz. Abestiaren erradiografian, esaterako, Amparo Ochoak abesturiko Gabino Palomaresen 'La Maldición de Malinche', erresistentziaren aldeko ohiua, ekarriko digu gogora Renek. Kolaborazioan Kubara joko dugu Iñaki Etaioren eskutik. 'Amerikako Lehengo Errebeldea' bezela izandatu dutena, Hatuey buruzagi tainoaren inguruan arituko baizaigu, karibeko irla honetan askatasun grinak mendeak baituela argi utziz. Bukatzeko, hitzak tartetxoan Fidel Castro eta Hugo Chávezen mintzaldiekin utziko zaituztegu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!