Poeta madarikatuak: Poeta madarikatuak | Durangoko Azokaren barrunbeak [2×04]
Gaur Durangoko Azokaren inguruan arituko gara! Izan ere, ni neu eta kolaborazioa egiten didatenek gogoz hartzen dugun ekintza da, euskal literaturan dabiltzatenen argitaletxe, ekoizle eta sortzaileak aurrez aurre izateko aukera paregabea baita eta egia esan behar da, Durangok ahalegin guztiak bideratzen dituela Euskal Herriko bisitari guztiak artatu eta gustura egon daitezen, kontzertu, hitzaldi eta ekimen ugari dago eta.
Eta nola landuko dugu Durangoko Azokaren gaia? Ba, gaurkoan euskal literatura izango da sekzio bakarra eta hasteko Durangoko Azokaren inguruko datu batzuk emango ditugu, ostean Harkaitz Canori buruz eta bere azken liburuari buruz jardungo dugu, Susa argitaletxean kaleratutako “Fakirraren ahotsa”, alegia. Horren ostean, Katixa Agirre eta bere azken eleberria aurkeztuko dizkizuegu, idazle moduan idatzi duen bigarrena “Atertu arte itxaron” horren ostean, “Amek ez dute” potente eta irakurri beharrekoa, zinez. Bi idazle hauen ondoren, Alaine Agirrek azkenaldian Erein argitaletxean argitaratu dituen hiru eleberri motz komentatuko ditugu, “Maren” eta “Libe” pasa den urtekoak eta “Oier” aurtengoa. Berez gazteei zuzendutakoak dira, irakurterrazak dira eta pertsonaia desberdinek haien harremanen istorioak kontatzen dituzte, liburu bakoitzean batek.
Alaine Agirretik Eider Rodriguezera pasatuko gara, izan ere, pasa den urtean Euskadi Literatura Saria eman ziotela jakin izan genuen, euskarazko literatura kategorian “Bihotz handiegia” ipuin-bildumagatik eta haur eta gazte literaturan “Santa familia” lanagatik, bejondeiola! Literaturatik pixka bat aldenduz, edo ez, ezin dut saio itxi hau emakume bertsolariek egindako infografia aipatu gabe, bertsolaritza genero ikuspegitik aurkeztu dute infografia eder baten bidez. Azkenik, saioko azken minututxoetan, Pako Aristiren azken thriller antzeko eleberriaz jardungo gara “Rosa itzuli da”-z, hain zuzen ere. Eta saioko azken idazlea Idurre Eskisabel izango da, Berrian eta Egunkarian ibili den kazetaria, literaturara saltoa eman du eta poesia kaiera interesgarri bezain hunkigarria argitaratu du, “Goseak janak”.
Abestien zerrenda:
- Libre – Berri Txarrak (Libre ©, 2003).
- Isiltzen banaiz – Berri Txarrak (Jaio. Musika. Hil., 2005).
- Jainko ateoa – Berri Txarrak (Payola, 2009).
Liburuen zerrenda:
- Fakirraren ahotsa – Harkaitz Cano (2018).
- Amek ez dute – Katixa Agirre (2018).
- Oier (2018), Maren (2017), Libe (2017) – Alaine Agirre.
- Bihotz handiegia – Eider Rodriguez (2017).
- Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik – Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi, Miren Artetxe, Ane Labaka, Malen Amenabar eta Mariñe Arbeo (2018).
- Rosa itzuli da – Pako Aristi (2018).
- Goseak janak – Idurre Eskisabel (2018).
Argazkiak: saioan jorratutako hainbat liburu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!