Poeta madarikatuak: Poeta madarikatuak | Bazen behin…haur literatura feminista [1×13]
Irudiak: ezkerraldean Quentin Blakek egindako Matildaren marrazkia eta eskumaldean Emily Hughesek egindako Basatiaren marrazkia.
Gaur programa berezia jorratuko dugu, elkarrizketaz betea eta literatura genero magikoa jorratuko duena! Estudioa jendez lepo dugu eta hainbat eta hainbat kolaborazio izango ditugu, beno, irakasle izatearen abantailetako bat ikasleak engaina ditzakezula da, eta hortaz, horietako batzuk animatu dira gaurko kolaborazioak egitera, eta esan dezakegu, adituak ere badirela gai honetan, ez pentsa!
Sarrera honetan, jarraian, haurrentzako ipuin klasikoez mintzatuko gara, Charles Perraultek eta ondoren Grimm anaiek bildutakoez, hain zuzen ere. Solasaldi laburra jorratuko dugu, hau da, ipuinak pixkatxo bat azaldu eta ikuspegi feministatik dugun iritzia emango dugu.
Ostean, atzerriko literatura sekzioan, Thruston Harrisen abesti famatu baten eskutik, Roald Dahlen lan konkretu bat aurkeztuko dugu, “Matilda”, alegia. Ondoren, Leire Uribe- Etxebarriak Nunila Lopez eta Myriam Camerosen Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi lana aurkeztuko digu.
Euskal literatura sekzioan, Hesianen “Zu zara, gu gara” abestiaren inguruko iruzkin labur batzuk emango dizkigu Iñigo Sarasolak, apropos hautatua izan baita abesti hori. Ostean, Arantxa Iturberen ipuinen inguruan arituko gara, haurrentzako literaturan erreferente den izena.
Azkenik, literatura feminista sekzioan, Mikel Henda Gomez de Segurak Astrid Lindgrenen “Pipi kaltzaluze”z mintzatuko zatzaigu, eta berriro ere, Leire Uribe-Etxebarriak, gure haur literatura adituak, Emily Hughesen “Salvaje” ipuina kontatuko digu. Azkenik, Jacqueline Kellyren “Calpurnia Tate” eleberriaz arituko gara. Badugu nahikoa lan, ezta? Has gaitezen ba saioarekin!
Abestien/pelikulen zerrenda:
- Little Bitty Pretty One – Thurston Harris (Christine, 1983).
- Matilda (pelikula) – Danni De Vito (1996).
- Zu zara, gu gara – Hesian (Hegalak astinduz, 2014).
- Lehertuz – Kashbad (Kashbad, 1996).
Liburuen zerrenda:
- Maitagarri-ipuinak – Charles Perrault (XVI. mendea).
- Matilda – Roald Dahl (1988).
- Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi (La cenicienta que no quería comer perdices) – Nunila Lopez eta Myriam Cameros (2009).
- Amona basoan galdu zenekoa – Aratxa Iturbe (2005).
- Pipi kaltzaluze (Pippi Langstrumpf) – Astrid Lindgren (1945).
- Basatia (Wild) – Emily Hughes (2013).
- Calpurnia Tate – Jacqueline Kelly (2009).
Irudiak: saioan landuko diren liburuen azalak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!