Poeta madarikatuak: Poeta madarikatuak | 2018: liburu sorta oparoa [2×05]
2018ko irakurketa urtearen errepasoa egingo dugu eta horretarako hasteko berrietan agertu diren zerrenda zoragarri horietara begiratutxo bat emango diegu, tamalez, Berriak ez du oraindik 2018koa argitaratu beraz, beste hedabideenak aztertuko ditugu.Behin horiek zerrendatuta, bai neuk baita kolaboratzaileek ere 2018an irakurri dugun liburu onenak aurkeztuko dizkizuegu, batak zein besteak tartekatuta.
Hortaz, labur-labur gaurkoan landuko ditugun izenburu eta autoreak zerrendatuko dizkizuet, saioaren osotasunaz jabetu zaitezten. Lehenik eta behin, Maarjte Wortelek idatzitako “Peces de colores y hormigón” lanaz jardungo dugu, liburu bitxia, orain horren modan dagoen prosa poetikoan estiloan idatzia, harreman baten nondik norakoak kontatzen dituena itsasorik gabeko hiri hotzean. Nire lehen gomendioaren ostean, Ion Urionabarrenetxeak, euskal sekzioa girotzen digun kolaboratzaileak, hautatutako liburua aurkeztuko digu, Raymond Carverren “Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean”, hain zuzen ere.
Horren ostean, Margaret Atwooden “The Penelopiad” lanaz arituko gara, tamalez, oraindik ez da euskaratu eta gaztelaniaz ere ezin daiteke irakurri, ingelesez baino ez dago. Peneloperen mitoaren berrinterpretazio batean datza, Penelopek Ulisesen mitoa bere ikuspuntutik kontatuko du eta zinez interesgarri, lotsagarri eta dibertigarria da. Hortik poesiara salto egingo dugu, Yrsa Dalley-Warden “Bone” poesia kaiera aurkeztuko dugulako.
Hortik Iban Ruiz de Gaunaren gomendiora pasatuko gara, gure atzerriko literatura sekzioa girotzen duen kolaboratzailea. Aurreko urtean beste kolaboratzaile bat txunditu eta erraiak astindu zizkion lana ekarri digu, Virginie Despentesen “King Kong teoria”, alegia. Ostean, nik gomendatutako beste lan bat aurkeztuko dizuet eta hori Jeanette Wintersonen “La pasión” liburua da.
Ondoren, klasikoetara jauzi egingo dugu, badakit oso zaila eta arriskatua dela klasikoak gomendatzea, ez dituela inork irakurtzen eta abar luze bat, baina berdin zait. Horregatik Shakespeareren “Hamlet” eta “Macbeth” gomendatuko ditut. Azken txanpan, Esther Diezek, askotan pasarteak irakurri dituen lagun eta kolaboratzaileak, bere libururik gustukoena gomendatuko digu, Julio Llamazaresen “Distintas formas de mirar el agua”. Nire azken gomendioa “Un invierno en Sokcho” izango da, Elisa Shua Dusapin idazle frantses-korearraren lehen eleberria. Azkenik, Maddalen Zabaletaren gomendioa dugu, David Vannen “Sukkwan Island” eleberria, hain zuzen ere.
Abestien zerrenda:
- E se bela for monstro – Riding Panico (Lady Cobra, 2008).
- Muddy Waters – Lp (Lost on you, 2016).
- Bizitzea – Kashbad (Kashbad, 1996).
Liburuen zerrenda:
- Peces de colores y hormigón – Maartje Wortel (2018).
- The Penelopiad – Margaret Atwood (2005).
- Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean – Raymond Carver (1981).
- Bone – Yrsa Daley-Ward (2014).
- King Kong teoria – Virginie Despentes (2006).
- La pasión – Jeanette Winterson (1987).
- Hamlet & Macbeth – William Shakespeare (1609, 1606).
- Distintas formas de mirar el agua – Julio Llamazares (2015).
- Un invierno en Sokcho – Élisa Shua Dusapin (2016).
- Sukkwan Island – David Vann (2008).
Saioan gomendaturiko hainbat literatura-lan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!