A desalambrar: M-23 Osasuna, klasea eta lurra
Osasunaz, klaseaz eta lurraz arituko gara gaur. Gai sakon hauei behar bezala heltzeko elkarrizketatu paregabeak izango ditugu gurean. Hasteko Mati Iturralde Labeko militantea eta familia medikua denarekin solastuko gara, datorren ostiralean, hilak 26an, hitzaldi batean parte hartuko baitu. Gasteizko Landatxo Gizarte Etxean hain zuzen, Askapenak antolatutako 'Apurtu Kapitalaren Europa' jardunaldien hirugarren hitzaldi honek 'Osasuna eta Europar Batasuna' du izenburu, helburua ordea osasuna eta askatasuna. Jarraian, abestiaren erradiografian, “En la plaza de mi pueblo” egile ezezaguneko abesti herrikoiak bukaerako kolaborazioari ateak zabalduko dizkio, lurra jopuntuan jarriz. Ondoren, klase feminismoaren inguruko elkarrizketa bat baino, formakuntza saio bat bihurtu dena eskeintzeko aukera izango dugu. Jakin solasaldia luzatu zitzaigunez, bi zatitan banatu dugula eta gaur lehengo partea izango dugula entzungai. Isabel Benítez Romero pentsalari, militante ta sindikalistak, memoriaz, kontraesanetaz eta egiaz, baina batez ere errealidadea eraldatzeko erabili beharreko pentsanduaz eta borroka moldetaz aritu zaigu zorrotz eta fin. Azkenik, eta abestiarekin aurreratu bezala 1936ko martxoaren 25ean Extremaduran eman ziren lur okupazio historikoen errelato isilarazia dakarkigu Tamarak, herri oso baten memoria, borroka eta duintasuna aldarri.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!