A desalambrar: M-2 Martxoak 3, oroimena, duintasuna eta borroka!
Gaurko irratsaioan martxoak 3ko sarraskia ekarri nahi dugu gogora, 45 urte beteko baitira bihar, Gasteizen burgesiak bere beso armatu polizialaren bitartez Pedro María, Francisco, Romualdo, José eta Bienvenido erahil zituztela, beste ehundaka langile zauritzeaz gain. Memoria egiteaz aparte oraina hobeto ulertu eta etorkizunari behar bezala heltzeko Martxoak 3 elkarteko kide diren Andoni eta Lander izango ditugu solaskide. Jarraian, Abestiaren erradiografian, martxoaren 3arekin jarraituz, Koska talde Elgoibartarraren Zaramagako boza abestia eskeiniko digu Iñakik. Ondoren beste herri matxinada batean gertaturikoak ekarri nahi ditugu gogora. 1989an Venzuelan Caracazo izena jasoko zuten, borroka eta errepresioz jantziko ziren bederatzi egunak. Han ere burgesiak indarkeria erabili eta ofizialki 278 erahildako egon zirela aitortu arren, milaka hildako egon zirela salatzen da. Gertakari haueri buruz hitz egiteko Jonathan izango dugu gurekin. Kolaborazioan 'Martxoak 3, Gasteizko sarraski bat baino askoz gehiago' izenburupean, borroka egun honek munduan zehar sortuko zuen elkartasun olatua eta errepresioaren heriotz ohiartzunak kontatuko dizkigu Xabik besteak beste. Bukatzeko gaurko Hitzak tartetxoan, Isralego estatuak preso duen Khalila Jarrar, borrokalari eta buruzagi palestinarraren berbak eskeiniko dizkizuegu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!