100 urte, bakarrik ezin da!: Gasteizko Gaztetxeak 35 urte okupatzen!
Gasteizko Gaztetxea 1988ko apirilaren 28an sortu zen, gazte taldek batek Apezpikuaren kotxerak okupatu zituenean.
2023ko apirilaren 29an «100 urte, bakarrik ezin da!» dinamikatik ere Gaztetxearekin batera ospatu nahi genuen urteurrena eta gure babesa proiektuari berretsi. Horretarako, mural margoketa eta emisio berezia antolatu genituen Gaztetxean urteurrenaren egitarauaren baitan. Emisio berezia horrela hasi zen:
35 urte. Azkar esaten da, baina ez da nolanahikoa gaur egun ezagutzen dugun Gasteiz den bezalakoa izateko Gaztetxeak suposatu duena, eta suposatzen duena. 35 urte Gasteizko muinotik auzoari begira, auzoa zaintzen, auzoko borroken parte izaten, elkarlanean. Are gehiago, Gasteiz osoko borroken parte ere izan da Gaztetxea.
Atzera egin behar dugu Gasteizen ezinbesteko pieza den Gaztetxearen historia ezagutzeko. 1988 urteko apirilaren 28an, gaurko egunez duela 35 urte, alde zaharrean ezagutzen dugun eraikina okupatu zuten hainbat herritarrek eta hor abiatu zen modu autogestionatuan denboran jarraituko zuen proiektua.
Gasteizko apezpikuaren jabetzapean zegoen etxeari bizia eman, eta errestentziarako prestatu ziren Gasteizko hainbat gazte. Desalojo arriskuari bazegoen ere, aurre egin zioten eta orduan hasi zen hirian aurreko urteetan ere aldarrikatu zen gaztetxearen ibilbidea, garai hartan hasi baitzen Euskal Herrian espazio autogestionatu eta Gaztetxeen aldeko borroka. Hasierako desalojoari aurre egin bazioten ere, urte hauetan zehar behin baino gehiagotan izan dira mehatxuak. Udaletxearekin Cuerdaren garaian egin ziren negoziazioez gogoratzen gara eta Alonsorekin etorri zen mehatxua ondoren.
Baina nola eraman guzti hau aurrera? Antolakuntza ezinbestekoa izan da gaztetxearen bizitzan. Ehundaka izango dira seguruenik gaztetxeko asanbladatik pasa direnak, astero astero gaztetxea bera mantentzeko lanak antolatzeko, eta baita auzoari zein gasteizi eskaintza musikal, politiko, kultural eta soziala egiteko ere. Ondo dakigu honelako espazio anitzetan argi ilunak egoten direla, eta asanbladan elkartutako posizio eta iritzi ezberdinek ere izan dute eragina gaztetxearen historian zehar. Batzuetan talka gehiago egon baziren ere, generazioz generazio jarraitu du jendeak asanbladara biltzen, eta halaxe jarraitzen du gaur egun ere.
Generazioz generazio ere, gaztetxea beste modu batean bizi izan duenik badago. Nor ez da gogoratzen Gasteizen ehundaka iratxo agertu zirenekoaz? Eta 25 urteurrenean HalaBedirekin batera antolatu zen Piztu Gasteizez? Etxebizitza eskubidearen alde egindako borrokak? Inauterietan ere elkarrekin mozorratu eta hiriko kaleak astindu izan ditugu urtez urte. Ez dira gutxi gaztetxearen bueltan izango ditugun esperientziak. Horixe ospatu nahi dugu gaur, 35 urte hauetan egindako guztia eskertu, eta beste hainbeste urtez lanean jarraitzeko desioa. Zorionez, apaiz eta militarren Gasteiz hura dexente aldatu da, eta Gaztetxea bezala, beste hainbat proiektu jaio dira. Urteurren festa hauetan batu gara aurten HalaBedi, Gaztetxea, Auzolana frontoia, Errekaleor eta Sumendi, 100 urte hauek behar bezala ospatzeko. Badakizuelako, 100 urte, bakarrik ezin da!
Gaur, esan dugun bezala, gaztetxearen urteurrena dugu ospatzeko, eta, noski, gaztetxeko hormetatik zehar
zabalduko ditugu Hala Bediko uhinak irratsaio honetan ere.
Sarreraren ondoren, bi solasaldi izan genituen emisio berezian. Lehenengoan, Gaztetxeko garai ezberdinetako lau kide izan genituen mikrofonotan eta bigarrenean, Gaztetxeko oraingo asanbladako bi kiderekin aritu ginen. Hemen azpian dituzue bi solasaldiak:
-
100 urte, bakarrik ezin da!: Gasteizko Gaztetxeak 35 urte okupatzen!00:52:26
-
100 urte, bakarrik ezin da!: Gasteizko Gaztetxeak 35 urte okupatzen!00:34:34
Eta nola ez, Halabideok egindako eguneko bideoa, hemen ikusgai!
ZORIONAK @GasteizGaztetxe.ari Alde Zahar eta Gasteiz bizigarri eta justu baten alde borrokatzeagatik eta Herri Mugimenduaren elkargune eta tresna izaten jarraitzeagatik. ❤️🔥✊
💯 𝒖𝒓𝒕𝒆, 𝒃𝒂𝒌𝒂𝒓𝒓𝒊𝒌 𝒆𝒛𝒊𝒏 𝒅𝒂!!
𝟑𝟓 𝐮𝐫𝐭𝐞 𝐎𝐊𝐔𝐏𝐀𝐓𝐙𝐄𝐍! pic.twitter.com/CFV5xOsxyZ— 100 urte, bakarrik ezin da!! (@100dugasteiz) April 27, 2023
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!