Erraietatik: ERRAIETATIK vol. XXXV | Gautxori zoroen dantza
Gabonetatik bueltan, indarberrituta itzuli da ERRAIETATIK Hala Bediko uhin askeak kutsatzeko asmoz. Aste honetako irratsaioan, musika eszena lokaleko harribitxi bati begira jarri gara, Bidelapurrak taldeko Ander Solozabal ume basatiarekin solasean. Bestalde, historiari erreparatu diogu ere, ’60 eta ’70ko hamarkadan sortutako Northern Soul mugimendu kontrakulturala hurbiletik ezagutzeko.
Izan ere, ‘Gorriak eta bi’ diska kaleratuko du laster Bidelapurrak taldeak, folk tabernazale eta country doinuak oinarri eta jatorrizko bikotea seikote bihurtuz. Eta urtarrilaren 20an aurkeztuko dute Moonshine Wagon taldearekin batera Hell Doradon eskainiko duten kontzertuan. Diskatzar berri honetako kanta batzuk entzuteko aukera izan dugu, eta Ander Solozabal taldekide eta ume basatiarekin hitz egin dugu: Bidelapurrak taldearen bilakaera, diska berriaren nondik norakoak, autoekoizpena, panorama musikala… izan ditugu hizpide.
Irratsaioaren bigarren erdian, Northern Soul mugimendu kontrakulturalera hurbildu gara. Altxatutako ukabil beltz bat eta ‘Keep the Faith’. Fedea Gorde. Hauxe izan zen Northern Soul-aren lelo nagusia. 60ko hamarkada amaieran, Erresuma Batuan, bereziki Ingalaterrako iparraldean sortutako musika eta dantza korronte bat izan zen: birak, bueltak, karateko ostikadak, itzulipurdiak… Bere oinarria: soul beltzaren soinu berezia, erritmo nabarmendu eta tempo altuarekin.
Eszena hau eta honekin lotutako moda zein dantza-estiloa bat-batean zabaldu ziren Erresuma Batuko areto eta gaueko clubetan, gero eta tempo arinagoa eta frenetikoagoa bultzatuz. Gazte hauek gau osoak ematen zituzten dantzan, eta askotan, kilometroak eta kilometroak ematen zituzten errepidean, gustokoen zituzten clubetara joateko. All-nighters edo ‘gaupaseroak’ ziren.
TRACKLIST
01 – Bidelapurrak – Alferrik
02 – Bidelapurrak – Arabaman
03 – Bidelapurrak – Lepagorri
04 – Al Wilson – The Snake
05 – Chuck Wood – Seven Days Too Long
06 – Dobie Gray – Out On The Floor
07 – Billy Butler – Right Track
08 – Tami Lynn – Im Gonna Run Away From You
09 – Gloria Jones – Tainted Love
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!