Erraietatik: ERRAIETATIK vol. XXXIV | Txakur gorrien zaunka polifonikoa
Txakurrak bazterretara daude kondenatuta. Bakarrik, goseti eta gaixo bizirautera kondenatuta aspaldi bizkarra eman zien mundu batean. Baina batzutan, etsipenak behartuta, txakur hauek antolatzen dira eta bere zaunka ahulak batera intonatzen dituzte. Txakur gorriak dira hauek eta zeruraino goratzen diten zaunka polifonikoak mundu petral hau dardarka uzten du.
2017ko azken saio honetan, Erraietatikeko ume basatiok txakur gorri hauetara gerturatu gara. Horretarako, lehenik eta behin, Txakur Gorria sortzaileen kolektiboko Ane Labakarekin solastu gara. Txakur Gorria lau neska gaztek 2016. urtean sortu zuten eta orain arte ibilbide oparoa izan dute: bost tramankulu kultural atera dituzte, horien artean ikus-entzuneskoak, ikuskizunak eta literatura lanak. Anek kolektiboaren nondik-norakoak kontatu dizkigu: noiz, nola eta zergatik sortu ziren, zein oinarri dituzten, etorkizuneko erronkak…
Ane Labaka (Txakur Gorria): «Sormena era kolektiboan bizi nahi dugu»
Irratsaioaren bigarren atalean, berriro ere, Sobietar Batasunera hurbildu gara. Iraultzaren hasiera alde batera utzita , 70. eta 80. hamarkadako urte arriskutsuetara bidaiatu dugu. Urte horietan Moskuko eta ia Sobietar Batasun guztiko kaleetan gazteen arteko borrokak zeuden. Alde batetik, mendebaldeko mugimendu kontrakulturalak imitatzen zituzten gazteak zeuden, bestetik sozialismoa eta Sobietar Batasuna defendatzen zuten liuberiak. Liuberiak Moskuko kanpoaldeko Liubertsy auzoko gazteak ziren. Orduak pasatzen zituzten gimnasioetan eta Moskuko erdigunera joatean zirenean Sobietar Batasuneko etsaiak ziren punky, heavy eta rockerrak jipoitzen zituzten. Sobietar Batasuneko txakur gorriak ziren.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!