Erraietatik: ERRAIETATIK vol. XXXIII | Atari Nerabeen Matxinada
Makinek pentsatzen dutenean, izua zabaltzen da gobernuen artean. Atari Teenage Riot taldearen ekintza zaratatsuak sistema alemaniarra estutasunean jarri zuen 90. hamarkadaren hasieratik. Soinu digitala eta aktibismo politikoa uztartzen dituen martxa erradikala abiatu zutenetik. 1992. urtean Berlinen sortu zirenetik. ERRAIETATIK irratsaioko ume basatiok omenaldi xumea egin nahi izan diogu Atari Nerabeen Matxinadari.
Establishmentaren kontrako matxinada hau politikoa gainditu eta arlo artistikoan ere islatu da: Alemanian jaio zen Atari Teenage Riot, musika elektronikoaren jaioterrian, hain zuzen ere; talde honi esker, huts egite eta artista solte batzuen gainetik, technoa ideologiaz blaitu zen diskoteka eta neon argien azalkeria atzean uzteko. Gainera, Alemaniako techno eszenan neo-nazismoaren eragina areagotzen ari zen testuinguruan iritsi ziren.
Sakonki politizatuta, anarkismoa eta antifaxismoa uztartzen dituzte. Punk hitzak eta techno musikaren erritmo zein soinuak uztartuz, digital hardcore izeneko generoa asmatu zuten. Euren burua «disc jockeyen konspirazio» gisa aurkeztuz, ATReko kideak inor baino lehenago iritsi ziren 3. milurtekora, mezu argi batekin: «Ez bozkatu! Istiluak sortu! Poliziaren kotxeak erre! Emakumeak onartu! Terroristak errespetatu! Telebistak suntsitu! Espetxeak apurtu! Moral kristaua desegin! Sexua! Graffiti gehiago! Drogak eta Focault sustatu! Biziraun! Zeren zain zaudete? Egin ezazue. Mundua aldatu dezagun!».
TRACKLIST
01 – ATARI TEENAGE RIOT – Start The Riot
02 – ATARI TEENAGE RIOT – Kids Are United
03 – ATARI TEENAGE RIOT – Speed
04 – ATARI TEENAGE RIOT – Deutschland (Has Gotta Die)
05 – ATARI TEENAGE RIOT – Hetzjagd Auf Nazis (Live in Berlin 1993)
06 – ATARI TEENAGE RIOT – Destroy 2000 Years of Culture
07 – ATARI TEENAGE RIOT – Revolution Action
08 – ATARI TEENAGE RIOT – Collapse of History
09 – ATARI TEENAGE RIOT – J1M1
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!