Erraietatik: ERRAIETATIK vol. XXX | Urriko Iraultza 100 urte III
Azaroan zehar ERRAIETATIK irratsaioan Urriko Iraultzaren mendeurrena ospatzeko 3. irratsaio berezian, zinema sobietarrari erreparatu diogu. Izan ere, garaipena lortu ostean, zinema bultzatzeko apustua egin zuen botere sobietarrak, 1919an Sovkina -zinemaren ekoiztetxe nazionala- eta Estatuko Zinematografia Eskola sortu zituenean.
«Arte guztien artean, zinema da guretzat garrantzitsuena», zioen Vladimir Leninek. Bazekien zeri buruz ari zen: %80ko analfabetismoa zuen herri batean, irratia eta zinea baitziren masa komunikaziorako eta ideia berrien transmisiorako hedabide eraginkorrenak. Sobietar Zinemaren filmografia sekulakoa bada ere, ordubete honetan lehen urteei eta zinegile esanguratsuenei begira jarri gara batez ere, honetan sakontzeko eta zinefiliarako gonbidapen xume gisa.
Iraultzaren lehen urteetan, zinemagintza berriaren inguruko teoria eta esperimentazio itzelak egin ziren, besteak beste: Lev Kuleshov-ek ‘Kuleshov Efektua’ mahaigaineratu zuen, muntai zinematografikoaren oinarriak jarriz. Ondoren, bere ikasleak ziren Sergei M. Eisenstein eta Vsevold Pudovkin, edo Dziga Vertov dokumentalgilearen eskutik, zinema sobietar abangoardistaren hastapenak iritsi ziren, muntaiaren bitartez zinema konbentzionalaren zimenduak astinduz eta Zinemaren Historian gorriz idatzitako pasarteak eta maisulanak utziz.
Beranduago, 2. Mundu Gerrarekin, Errealismo Sozialistaren nagusitzearekin eta zentsurarekin batera, sobietar zinema esperimentalaren krisia iritsi zen, 60. hamarkadan berreskuratu zen arte. Orduan, sobietar zinemaren izen propio erraldoietako beste bat iritsi zen: Andrei Tarkovsky.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!