Erraietatik: ERRAIETATIK vol. XXV | Tot el poder per al poble
Hala Bediko uhin askeetara itzuli da ERRAIETATIK, iraultza eta kontrakulturaren inguruko irratsaioa. Herrialde Katalanek bizi duten momentu historikoaz jabetuta, elkartasunezko saioa egin dugu oraingoan. Horretarako, errepublika katalanen historia, Nova Cançó mugimendu musikala eta ‘Tierra y Libertad’ filma (Ken Loach, 1995) baliatu ditugu.
Alde batetik, pasa den astean suspentsoan utzitako independentzia aldarrikapena dela-eta, gogora ekarri ditugu historian zehar izan diren lau errepublika katalanak. I. Errepublika Katalana 1641an iritsi zen, Segalarien (Els Segadors) ‘Corpus de Sang’ matxinadaren ostean; ondoren, izaera ezberdineko errepublikak aldarrikatu ziren 1873an (Baldomer Lostauren eskutik), 1931an (Francesc Maciàren eskutik) eta 1934an (Lluis Companysen eskutik). Hortaz, Carles Puigdemont president-ak aldarrikatutako V. Errepublika Katalana orain arteko laburrena izan da. Interesgarria da, ordea, hemendik aurrera gerta litekeena, eta adi ibiliko gara Erraietatikeko ume basatiok.
Azkenik, Kataluniaren historiako beste pasarte bati erreparatu diogu, Ken Loach-ek 1995an zuzendutako ‘Tierra y Libertad’ (‘Land and Freedom’) filmaren bitartez. Izan ere, George Orwell-en ‘Homenaje a Catalunya’ lanean oinarritutako film honek kontatzen duen bezala, 1937ko maiatzean, Gerra Zibilaren testuinguruan, faxismoaren kontra borrokatzen zuten indar errepublikanoen arteko enfrentamenduak eman ziren Bartzelonako frontean.
Alde batean, Gobernu errepublikanoaren aldeko indarrak (tartean, Alderdi Komunista), eta bestean, anarkistak eta POUMeko kideak. Lehenengoek, indar guztiak gerra irabaztera bideratu nahi zuten; besteek, gerrarekin batera, iraultza egiten jarraitzea nahi zuten, tartean, lurren kolektibizazioa gauzatuz.
Filmaren errepasoa egin dugu, baina denborarik gabe gelditu gara gaiaren inguruan eztabaidatzeko, beraz, airean utziko dugu galdera: gerra irabazi ala iraultza egin? Badakigu ez dela galdera erraza, eta kontraesanak nonnahi topatu ditzakegula bizitza honetan, baina behintzat, historiatik ikasi dezagun hau bezalako historiako pasarte dramatikorik ez errepikatzeko.
Gainbegirada historiko hau laguntzeko, hizkuntza katalana oinarri hartuta frankismoaren kontra 1950ko hamarkadan jaiotako Nova Cançó (Kantagintza Berria) baliatu dugu. Mugimendu musikal-kultural honen artista esanguratsu batzuk hautatu ditugu:
01 – LLUIS LLACH – L’estaca
02 – MARIA DEL MAR BONET – Que Volen Aquesta Gent?
03 – RAIMON – Diguem No
04 – FRANCESC PI DE LA SERRA – Si els fills de puta volessin no veuríem mai el sol
05 – OVIDI MONTLLOR – Perque Vull
06 – LLUIS LLACH – La Gallineta
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!