Erraietatik: ERRAIETATIK vol. XLI | Ghettoaren sustraiak
Aste honetan, ‘The Harder They Come’ (Perry Henzel, 1972) izan dugu hizpide: Jimmy Cliff protagonista izanik, 70. hamarkadako Jamaikaren erretratua eta reggaea mundura zabaldu zuen pelikula. Eta nola ez, bere soinu-banda entzuteko aukera ere izan dugu.
1972. urtea izan zen gakoa. Urte honetan, reggaearen aitzindaria eta errekonozimendu handiko artista zen Jimmy Cliff ume basatiak, pelikula honetan parte hartu zuen, protagonista gisa, Ivanhoe ‘Ivan’ Martinen paperean. Exploitation, edo blaxploitation korronte zinematografikoan kokatu dezakegu, eta ‘The Harder They Come’ filmak modu paregabean islatu zuen Jamaikako errealitate bat: etorkizun hobe baten bila, Jamaikako landa eremuetatik hirietara alde egiten zuten gazteen errealitate konplexua, alegia.
1973ko otsailean, nazioarteko merkatura jauzi egingo zuen, New Yorkeko zinemetan proiektatzen hasi zenean. Hasiera batean, ez zuen arreta deitu, baina apirilean, benetako fenomenoa bihurtu zen nazioarteko espazio kontrakulturaletan. Pixkanaka, pelikula honi esker, musika eta kultura jamaikarrak AEBetan eta Europan barrena hedatzen joan ziren.
Soinu-bandaren eragina ere azpimarratzekoa da. Irratsaio honetan zehar entzun ditugun kantuak ereserki bihurtu ditu historiak, eta urteek aurrera egin ahala, oraindik ere entzuten dira reggae musikaren klasikoak bezala.
https://youtu.be/41Vw-sXoUXw
TRACKLIST
01 Jimmy Cliff – You Can Get It If You Really Want
02 Scotty – Draw Your Brakes
03 The Melodians – Rivers Of Babylon
04 Jimmy Cliff – Many Rivers To Cross
05 Toots and The Maytals – Sweet and Dandy
06 Jimmy Cliff – The Harder They Come
07 The Slickers – Johnny Too Bad
08 Desmond Dekker – 007 Shanty Town
09 Toots & The Maytals – Pressure Drop
10 Jimmy Cliff – Sitting in Limbo
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!