Erraietatik: ERRAIETATIK vol. II | Lapikoa borborka, 80ko hamarkada Euskal Herrian
Bigarren pauso bat eman du Erraietatik irratsaio berriak eta bigarren pauso honek 80ko hamarkadara eraman gaitu. Akaso Euskal Herriko eztanda kontrakultural bortitzena bizi zen hamarkada mitiko honetan, eta honetara hurbiltzeko ahalegina egin dugu.
Lehenik eta behin, Jakue Pascualengana jo dugu bere azken liburuaren inguruan hitz egiteko: ‘Movimiento de resistencia. Años 80 en Euskal Herria. Contexto, crisis y punk’. Saiakera honetan Jakuek 80ko hamarkadan sortu eta garatu egin zen ‘gazte erresistentzia mugimendua’ aztertzen du:
Jakue Pascual: «El movimiento de resistencia juvenil de los 80 era muy heterogéneo, y el punk una de sus expresiones»
Saioarekin jarraitzeko, zinema eta Euskal Herriko gatazka politikoaren arteko harremana aztertzeko, atal desberdinak izango dituen saila estreinatu dugu. Gaurkoan, 70ko hamarkadara atzera egin eta ‘Operación Ogro’ (Gillo Pontecorvo, 1979) pelikula ospetsua izan dugu ardatz.
Saioarekin amaitzeko, Juan Antonio Cortés-ekin hitzordua izan dugu. ‘Juanillo’ argazkilaria da eta egunotan Orbain Kultur Elkartean ikusgai dagoen argazki-erakusketaren egilea da: ‘Amaierarik gabeko ibilbidea’. Erakusketa ‘JULHN E27’ omenaldiaren hainbat momentu erakusten ditu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!