Erraietatik: ERRAIETATIK vol. 56 | Dantzaldi hilezkorra
Xarma berezia du Euskal Herriko 80. hamarkadak. Gure kontrakulturak bortizki eztadan egin zuen harmakada da, hain zuzen ere. Horretagik, akaso, rock erradikalari estuki lotuta dagoen hamarkada hori betikotzeko nahian tematurik bizi gara. Liburuak, dokumentalak, musika taldeen itzulerak… ERRAIETATIKeko ume basatiok lan horretan gure ardura ere dugu.
Horregatik beragatik Lou Olanguaren bizitza eta ondareari erreparatu diogu. Lou Euskal Herriko 80. hamarkadako rock erradakilaren emakumezkoen aurrenetako ahotsa izan zen. Humedecidos, OK Korral edota Las Lagartas taldeekin aritu zen oholtza gainean. Baina ahots soil bat baino askoz gehiago izan zen Lou: eszenatoki gaineko ume basatia zen; probokatzailea, ausarta eta indar berezikoa.
Lou Olanguaren bizitza eta jarrera ardatz hartuta, Usua Garinek, Andrea Lopetegik eta Izotz Barriok 80. hamarkadan emakumeek taula gainean hartzen zuten lekuari buruzko dokumentala ondu dute. «LOU, dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian» lanean euskera eta oholtza gaineko jarrerei ere tartea eskeintzen diote, 80. hamarkadako musika mugimenduaren erradiografia zehatza eginez. Izotz Barriorekin mintzatu gara dokumentalaren inguruan.
https://halabedi.eus/2019/03/07/atzera-begiratu-behar-dugu-ikasteko/
Lou hilezkorra bada, martxoan 3ko borrokaldian murgildu ziren emakumeak ere. Emakume borrokalari horien testigantzak biltzen ditu Las mujeres de Gasteiz en la matanza del 3 de Marzo de 1976 liburuak. Testigangantzen audioak hartu, musika dotorearekin girotu eta erremixajea (remix+erreportajea) egin dugu aste honetako irratsaiorako.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!