Erraietatik: ERRAIETATIK vol. 55 | Ta orain zer?
Aste honetan, ERRAIETATIK irratsaioan, garai zein bazter ezberdinetako ume basatiak ekarri ditugu gogora, ez nostalgiaz baizik eta gaurkotasunez, orainaldirako zein etorkizunerako inspirazio iturri.
Alde batetik, otsailean zehar, Estos son la Polla izenburupean La Polla Records taldearen ibilbidea omendu duen erakusketaren inguruan aritu gara, ekimenaren antolatzailetako batekin, Kepa Ruiz de Eguinorekin, alegia. Izan ere, kasualitatea ala ez, egun hauetan jakin izan dugu 1979. urtean sortutako Aguraingo punk talde mitikoa oholtzara itzuliko dela. Aitzaki ezinhobe hau baliatu dugu taldearen inguruan eta erakusketan topatuko ditugunen inguruan hitz egiteko.
Watts, matxinada baterako dantza doinuak
Bestalde, gure begirada 60. hamarkadara bideratu dugu, matxinada baterako dantza doinuak ezagutzeko. Wattseko Matxinada ezagutzeko, hain zuzen ere. AEBetako Los Angeles hiriko Watts auzoa borborka zegoen eltzea zen, 1965eko abuztuaren 11an istiluak hasi zirenean. Komunitate beltzak egoera eutsiezin bati aurre egin behar zion: errepresio ekonomiko eta poliziala, arrazismoa eta indarkeria eguneroko bazka ziren.
Eta, egoera horretan, lapikoak eztanda egin zuen. Ia aste batean zehar, abuztuaren 11tik 17rarte, suak hartu zuen auzoa. Matxinadaren balantzea ezin zitekeen zakarragoa izan: 35 hildako, 3.500 atxiloketa eta 50 miloi dolar inguruko kalteak. Baina subjektu iraultzaile berri bat mahaigaineratu zuen Wattseko matxinadak: herri langile beltza. Soul musikak osatu zuen anai-arreba hauen soinu-banda.
TRACKLIST
01/ LA POLLA RECORDS – ¿Y ahora qué?
02/ LA POLLA RECORDS – No Somos Nada
03/ LA POLLA RECORDS – Ellos Dicen Mierda
04/ CHARLES MINGUS – Moanin’
05/ SAM COOKE – A Change is gonna come
06/ MARTHA & THE VANDELLAS – Dancing in the street
07/ NINA SIMONE – Mississippi Goddam
08/ PHIL OCHS – In the heat of the Summer
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!