A desalambrar: E-1 Bizi elkartasun internazionalista!
Ekainarek 11, 12 eta 13 Hernanin Askapenak antolatutako jardunaldien hitzaldietako baten aurrerapen txikia egitea dugu gaur asmoa. 'Bizi elkartasun internazionalista' lelopean jasotako formakuntza saio ezberdinak aurkezteko aukera izango baitugu gurean datorren egunotan, gaur, Euskal Internazionalismoaren jatorri eta garapenaz mintzatuko zaizkigu Askapenako kide diren Luzia eta Iñaki. “Euska internazionalismoa: bidea luze, pausoa labur” aurkeztu berri dizuegun hitzaldian, nahitanahiez Askapenaren kontrako errepresio eta jazarpenak aipatuko direlarik, gaurko abestiaren erradiografian, momentu latz haietan jaso zen elkartasunaren eredu gisa, Siroka, Bad Sound System eta Skama la Rede taldeek sorturiko 'Su txikien itsasoa' kantua izango dugu entzungai. Kolaborazioan, Saïd Bouamama jatorri argeliarreko frantziarraren La Tricontinental. Los pueblos del Tercer Mundo al asalto del cielo, Boltxe, 2018 liburuaren aurkezpena egingo digu Beak. Munduko esperientzia internazionalista garrantzitsu hau gogora ekarriz. Bukatzeko, gaurko Hitzak tartetxoan 1973ko maiatzaren 20an Saharan kolonizazio espainarraren aurkako borroka armatuaren hastapenak gogoan, El Uali Mustafa Sayed, Frente Polisarioko sortzaile eta RASDeko lehen lehendakaria izandakoaren berbaldiaz gozatzeko aukera izango dugu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!